euskaraespañol

UPV/EHUk Bizkaian aurkeztuztuko du bere hezkuntza eskaintza

Irakaskuntza eskaintza Bizkaiko udalerrietako batxilergoko ikasleengana hurbilduko du, informazio-saio batzuen bidez.

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2023/01/13

Irudia

UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordetzak  "Lau haizetara" izeneko informazio-jardunaldiak egingo ditu Bizkaiko hainbat herritan, batxilergoko ikasleei hezkuntza-eskaintza berria aurkezteko. 

Jardunaldi horiei esker, ikasleek prestakuntza-eskaintzak gertutik ezagutu ahal izango dituzte eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lehen harremana izango dute. Gainera, aurkezten zaien erronkari aurre egiteko zalantza guztiak argitu ahal izango dituzte. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, informazio-saioak leku eta data hauetan egingo dira: 

Urtarrilak 17, asteartea 

12:30etan 

Durango 

San Agustín Kulturgunea 

Urtarrilak 18, asteazkena   

12:30etan 

Gernika  

Lizeo Antzokia 

Urtarrilak 25, asteazkena 

12:30etan 

Balmaseda  

Klaret Antzokia 

Urtarrilak 26, osteguna 

12:30etan 

Markina  

Kultur Aretoa