euskaraespañol

Hiru brontze Taekwondoko Europako Txapelketan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/08/17

Ezkerretik eskuinera, Ainhoa Lorza, Iker Unanue, Unai Arroita (entrenatzailea), Maialen Renteria eta Soraya Martín.
Ezkerretik eskuinera, Ainhoa Lorza, Iker Unanue, Unai Arroita (entrenatzailea), Maialen Renteria eta Soraya Martín.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko taekwondoko taldeak brontzezko hiru domina irabazi ditu Lodzen (Polonia) egin berri den Taekwondoko Europako Unibertsitate Txapelketan. Unibertsitate Kirolerako Espainiar Batzordeko (CEDU) idazkariak UPV/EHU zoriondu du egindako lan bikainagatik.

UPV/EHUko taldea lau pertsonak osatu zuten: Iker Unanue, Maialen Renteria, Ainhoa Lorza eta Soraya Martin. Txapelketak maila handiko parte-hartzea izan zuen, 2024an Parisen egingo diren hurrengo olinpiar jokoetako rankingerako puntuagarria izan baitzen. Ondorioz, Europa osoko selekzio nazionaletako kirolariek parte hartu zuten txapelketan, sailkatzeko behar dituzten puntuak lotzeko.

UPV/EHUko ordezkaritza gaztea izan arren, eta nahiz eta lehen aldia izan den maila horretako lehiaketa batean, emaitza bikaina dela esan daiteke. Sorayak, Maialenek eta Ikerrek bakoitzak bere pisuan lortutako brontzeen ondorioz, UPV/EHUk taekwondo modalitatean bere historiako emaitzarik onena lortu du.