euskaraespañol

Hitzaldi-solasaldia: 'Cajal urtea ospatzen. Bere ondarearen oraina eta etorkizuna'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/03/09, 19:00

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Santiago Ramón y Cajal Nobel saridunari aitortza egiteko “Cajal urtea” dela eta, Achucarro, Neurozientzien Ikerketarako Euskal Zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitateak “Cajal urtea ospatzen: Bere ondarearen oraina eta etorkizuna” hitzaldi-solasaldia antolatu dute.  Topaketa horretan, lau neurozientzialari gailenek gaur egungo neurozientziaren aita eta Medikuntzako Nobel saridunaren (1906) aurkikuntzek egun duten balioa azalduko dute.

Programa:

“Cajal: oraina eta etorkizuna”
Carlos Matute. Achucarro, Basque Center for Neuroscience, UPV/EHU, ciberNED.

“Cajal XXI. mendean”
José J. Lucas. CSICeko CBM Severo Ochoa, ciberNED.

“Cajal eta garuneko prozesuak”
Javier deFelipe. CSICeko Cajal Institutua, ciberNED.

“Cajalek argitu gabeko gauza bakarra: helduen neurogenesia”
Isabel Fariñas. Valentziako Unibertsitatea, ciberNED.

Ekitaldi hau Estatu osoan “Cajal urtea” ospatzeko egiten ari den jarduera programaren barruan sartzen da. Ekimena efemeride berezi batekin lotuta ez dagoen arren, ospakizun honen bidez, nerbio sistemaren azterketa modernoa egiteko oinarriak ezarri zituen eta garuna ikertu duten zientzialarien artean inoizko garrantzitsuentzat jo daitekeen zientzialariaren teoria iraultzaileari aitortza egiteko asmoa dago.

Ekitaldiak Bidebarrieta liburutegiaren eta Kultura Zientifikoaren Katedraren laguntza du, baita Carlos III.a Osasun Institutuak sustatutako ciberNED Gaixotasun Neurodegeneratiboei buruzko Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroaren babesa ere.

Hizlariei buruz

Javier deFelipe CSICeko (Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua) Cajal Institutuko Ikerketako irakaslea da. Institutu horren jatorria Cajal bera lehenengo zuzendari izan zuen Ikerketa Biologikoen Laborategia da. Ikerlariak garun azalaren antolaketa mikroanatomiko eta neurokimikoa aztertu eta garuna aztertzeko teknologia informatikoak garatzen ditu.

Isabel Fariñas Biologia Zelularreko katedraduna eta Valentziako Unibertsitateko Neurobiologia Molekularreko Unitateko zuzendaria da. Gaur egun, neurona berriak sortzen dituzten gure garuneko zelula amen jokabidearen atzean dauden mekanismoak ikertzen ditu.

José Javier Lucas CSICeko (Madril) Biologia Molekularreko Severo Ochoa Zentroko Ikerketako irakaslea da. Gaixotasun neurologiko eta neurodegeneratiboen atzean dauden mekanismo molekularrak aztertzen ditu, sagu transgenikoak sortuz bide patogenikoak balioztatzeko eta estrategia terapeutiko berrien saiakuntzak egiteko.

Carlos Matute UPV/EHUko Neurozientzia Saileko katedraduna da eta Achucarro Zentroko zuzendari zientifikoa izan da. Glia zelulak –garuneko beste zelulak, Cajalek eta haren laguntzaileek dagoeneko aipatuak– ikerketa ardaztzat hartzen aitzindaria izan da. Zelula horietan dauden hartzaile eta garraiatzaileen garrantzi funtzional eta patologikoa ikertzen du.

Horiek guztiak Carlos III.a Osasun Institutuak sustatutako ciberNED Gaixotasun Neurodegeneratiboei buruzko Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroarekin lankidetzan aritzen dira. Zentro horren helburu nagusia gaixotasun neurodegeneratiboen aurka egitea da eta, horretarako, bikaintasunezko ikerketa eta ikerketa hori jarduketa klinikora segurtasunez eramatea sustatzen du.

Sarrera librea da edukiera bete arte eta streaming bidez jarraitu ahal izango da, @BidebarrietaKulturgunea kanalaren bitartez.