euskaraespañol

Hitzaldia: 'Familia enpresa: Digitalizatua eta mundura konektatua'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/04/21, 18:30

Kokapena

Gradu-aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, “Familia enpresa: Digitalizatua eta mundura konektatua‘‘ hitzaldian, Juan Manuel Iriondo (Abas Iberica iparraldeko merkataritza-arduraduna) izango da hizlaria. Aurten, aurrez aurre eta modu birtualean jarraitu ahal izango da.

Izen-ematea: https://www.ehu.eus/eu/web/catedra-empresa-familiar/izena-emateko-orria

Hitzaldia (Bilboko Merkataritza Ganberak, CEBEK erakundeak eta UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin) 'Familia enpresa prest al dago Covid osteko arorako?: Erronkak eta konpromisoak' zikloaren baitan kokatzen da.

Familia enpresek ekonomian eta gizartean duten garrantziaz jabetuta, enpresa hauen lehiakortasuna hobetzen eta biziraupena luzatzen laguntzea du helburu ziklo honek. Orotara 17 ekintza ezberdin (jardunaldiak, tailerrak eta hitzaldiak) eskainiko dira.

Hitzaldiaren edukia:

Familia enpresen digitalizazio-prozesua aztertuko da. Digitalizazioak eta munduarekiko loturak lan egiteko eta pentsatzeko modu tradizionalean aldaketa esanguratsuak eskatzen dituztenez, beharrezkoa da plan estrategiko bat eta tresna egokiak izatea.

Informazio guztia:

https://www.ehu.eus/eu/web/catedra-empresa-familiar/2021-jarduerak