euskaraespañol

Hitzaldia: 'Golaren legeak'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/11/14, 19:00 - 00:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisika sailean irakasle dabilen Aitor Bergara Fisikan doktoreak fisikaren eta futbolaren arteko lotura estuak azalduko ditu euskaraz “Golaren legeak” izenburuko hitzaldiarekin. Ekimena “Futbola, zientzia laborategia” zikloaren baitan kokatzen da. Bertan, baloiaren ezaugarriak, haizea edo baloia jotzeko modua  baldintzagarriak izan daitezkeela adieraziko du. Bergarak frogatu nahi duenez, jokalariak, ustekabean, fisikako legeei buruzko aditu bihurtzen dira golak sartzeko ahaleginean.

“Futbola, zientzia laborategia” zikloa Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) lankidetzaz.