euskaraespañol

Hitzaldia

Hitzaldia: “Tu cerebro te engaña: un viaje desde la sensación hasta las ilusiones sensoriales”

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/10/22, 19:00 - 00:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

 

“Ilusioa eta Zientzia UPV/EHUn” ekitaldiaren barruan “Tu cerebro te engaña: un viaje desde la sensación hasta las ilusiones sensoriales” hitzaldia emango du Amanda Sierrak, Ikerbasque ikertzailea "Achucarro - Basque Center for Neuroscience" erakundean (UPV/EHU). Ikusi eta sentitzen dugun guztia benetakoa al da? Edo burmuinak gure inguruneaz egiten duen interpretazioaren menpe bizi al gara? Hitzaldi honetan azalduko digute zertan bereizten diren errealitatea eta pertzepzioa, Neurobiologiaren ikuspuntutik. Horretarako, lehenik, neuronek nola funtzionatzen duten azalduko da, eta gure garuna nola dagoen konektatuta. Zentzumenen (ikusmena, usaimena, ukimena...) seinaleak garunera nola iristen diren ulertuko dute ikus-entzuleek, eta garunak seinale horiek nola prozesatzen dituen eta, hala, nola sortzen diren gure sentipenak. Azkenik, zentzumenen ilusioak jorratuko dira, eta horiek gure garuna nola engainatzen duten.

Sarrera librea eta doakoa, gela bete arte