euskaraespañol

Hitzarmena UPV/EHUko Arte Ederren ikasleen artelanak Bizkaiko Foru Kameran erakusteko

Artista gazteek lehen aldiz erakutsi ahal izango dituzte euren lanak, Bizkaiko Batzar Nagusien eta UPV/EHUren arteko akordioa

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/15

Irudia
Ana Otaduik eta Nekane Balluerkak sinatu dute hitzarmena. (Argazkia: Mitxi)

Nekane Balluerkak, UPV/EHUko errektoreak, eta Ana Otaduik, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak, lankidetzarako hitzarmena sinatu dute gaur, martxoaren 15ean, Arte Ederren Fakultateko ikasleen artelanak Foru Kameran erakusteko. Lau urteko indarraldia, modu automatikoan beste lau urtetan luzatu ahal izango dena, dauen hitzarmenak sendotu egiten dau erakunde bien artean 2011tik indarrean dagon lankidetza.

Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoa izan da akordioa sinatu dan agertokia. Bertara, Arte Ederren Fakultateko irakasleak eta azkenengo urteetan Batzarretako Erakusketa Aretoan euren artelanak erakutsi dituen artistak be etorri dira. Hitzarmen barriari esker, graduondoko ikasle gazteek lehen aldiz erakutsi ahal izango dituzte euren lanak, katalogo batean jasota ikusi eta euren artelan bat Bizkaiko Foru Kamerako arte bildumaren parte izateko aukera izango dute.

“Gaur beste aurrerapauso bat emango dugu gure erakundearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen, bertako Arte Ederren Fakultatearen bitartez, arteko lankidetzaren ibilbide emankorrean. Azkenengo hamarkadan, berrogei artista gazte inguruk euren lanak erakutsi ahal izan dituzte umila izan arren uriaren erdialdean dagon erakusketa areto honetan”, esan du Ana Otaduik. Bizkaiko Batzar Nagusien ordezkari nagusiak azpimarratu duenez, hitzarmen horren sinadurak “Batzarretako Mahaiko indar politiko guztien aho bateko adostasuna” jaso du, eta “XXI. mendeko batzar moduan daukagun betebeharra osatzen duten kultur jardueren” garrantzia ere azpimarratu dau.

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea pozik agertu da hitzarmenaren sinadura dela eta, eta azpimarratu duenez, “hitzarmen horrekin finkatu egiten da Bizkaiko Batzar Nagusien eta Euskal Herriko Unibertsitatearen apustua, Arte Ederretako geure ikasleen sorkuntza lana bultzatzeko. Helburua arte sorkuntzari lagunduko dion ingurunea sortzea da, eta akordio hau horretara garaman beste pausu bat da”.

 

Urtean hiru erakusketa inguru antolatzeko aukera emango dau, ikasle birena, Arte Ikerketa eta Sorkuntza, Pintura, Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Zeramika eta Funtzioa, eta Erakusketa Masterretako sortzaile gazteena, artelanen arteko elkarrizketan oinarrituta. Erakusketa Masterretako sortzaile gazteena, artelanen arteko elkarrizketan oinarrituta. Hitzarmenaren barruan, Batzar Nagusiek erakusketa baten katalogo bat egingo dute eta artelan bat erosiko dut, bere bilduman sartzeko.

Genero ikuspegia

Hitzarmenaren xedea “Bizkaiko artista gazteen lanak ezagutarazi nahi da, genero ikuspegia sartuz, gure Lurralde Historikoko emakume artisten partaidetza orekatua bermatu ahal izateko”. Hitzarmen hau garatzeko, eta dagokion jarraipena egiteko, Garapen eta Jarraipen Batzordea eratuko da, UPV/EHUren ordezkari batek eta Bizkaiko Batzar Nagusien ordezkari batek osatua, hitzarmeneko ekintzak indartzeko eta ebaluatzeko.

2010eko uztaila zabaldu zenetik gaur arte, Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko Egoitzako Erakusketa Aretoak hogei bat arte erakusketa jaso ditu, UPV/EHUrekin lankidetzan. Lehenengoak, “Exposición Cero” izenekoak, Fito Ramírez-Escudero, Iñaki Bilbao eta David García Arte Ederren Fakultateko irakasleen pintura lana batu eban. “ESO” izeneko azkenekoak, Ane Zelaia eta Maider Santos artistek hainbat euskarritan egindako 20 olio-pintura jaso ditu. Azken lan horiek joan den urtarrilaren 22tik ikusi daitezke.

Erakusketa bi horien artean, Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoak hainbat estilotako eta diziplinatako artelanak jaso ditu Jon Martín, Jon Ander García Benítez, María García Benítez, Gabriel Camino, Leire Sánchez, Izaskun Araluzea eta Iranzu Aldabere artista gazteenak, beste batzuen artean. Usoa Fullaondo eta Txus Meléndez irakasleek antolatu dituzte erakusketa asko.

Artelanak eta katalogoak

Ana Otaduik eta Nekane Balluerkak, Bizkaiko Batzar Nagusien eta Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkari nagusiek, hurrenez hurren, sinatu dute hitzarmena, “ESO” erakusketan jasotako Zelaiaren eta Santosen artelanek inguratuta. Ekitaldi honetarako, erakusketa aretoak aurreko erakusketen katalogoak erakusten zituzten, eta baita azkenengo urteetan Bizkaiko Batzarrek euren arte bildumarako eskuratu dituen Arte Ederretako ikasleen argazkiak, eskulturak eta margolanak ere.

Hitzarmen honetatik sortuko den lehenengo erakusketa garagarrilaren erdialdean inauguratuko da; Carmen Marín irakasleak zuzentzen dauen Zeramika graduondoko masterraren amaierako hogei lan inguru batzen dituen erakusketa kolektiboa izango da.

Bizkaiko Batzar Nagusiek 1985ean hasitako arte bilduma azpimarragarria dute, eta urte bakoitzean gora egiten du, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko sortzaile gazteen erakusketa bakoitzean artelan bat erosten duelako. Jorge Oteiza, Gabriel Ramos Uranga, Mikel Díez Alaba, Daniel Tamaño, Alfonso Gortázar eta Jesús Mari Lazkano dira Bilboko Hurtado de Amézaga kaleko 6. zenbakian dagoen Bizkaiko Batzar Nagusien administrazio egoitzako bulegoetan, igarobideetan eta egongelatan ikusi daitezkeen artelanak egin dituen artistetako batzuk.

Bilduman, azpimarragarriak dira XX. eta XXI. mendeetako emakume margolarien, eskulturagileen eta argazkilarien 40 artelan baino gehiago. Horrek argi eta garbi erakusten du Bizkaiko Batzar Nagusiek artea erosteko politikan izan duen ikuspegi berdinzale aitzindaria. Mari Puri Herrero, Juana Cima, Mertxe Olabe, Asun Goikoetxea, Abigail Lazkoz, Dora Salazar, Begoña Zubero, Damaris Pan, Lide Kaltzada edo Andrea Abalia artisten sorkuntza lanak, beste batzuen artean, ibilaldi paregabekoa