euskaraespañol

Juan Santos Yanguas irakasleari omenaldia

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/04

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak ‘A Verbis ad Scripta. Studia epigraphica et historia’ liburua argitaratu berri du, berriki erretiroa hartu duen Juan Santos Yanguas irakaslearen omenez. Mª Cruz González, Pilar Ciprés, Estíbaliz Ortiz de Urbina eta Gonzalo Cruz arduratu dira liburuaren edizioaz.

Liburuak biltzen dituen lan gehienak epigrafiarekin lotutakoak dira. “Horien egileak kideak eta lagunak dira, eta, joan den mendean, horien ikerketak garrantzi handikoak izan dira diziplina zientifiko gisa Antzinaroaren Historia garatzeko. Horiek denek ezaugarri komun bat dute, Juanen lagunak izatea eta Juanek bere jarduera akademikoari ekinez geroztik gaur egun arte harekin elkarlanean jardun izana hainbat eremutan” editoreek aurkezpenean jakinarazi dutenez.

Hauek dira omenaldiaren ekitaldiko mahaia osatu dutenak: Iván Igartua Ugarte UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea mahaiburu, Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoa, Carlos García Castillero UPV/EHUren Ikasketa Klasikoak Saileko zuzendaria, Francisco Marco Simón Zaragozako Unibertsitateko Antzinaroaren Historiako katedraduna, Gonzalo Cruz Andreotti Malagako Unibertsitateko Antzinaroaren Historiako katedraduna eta M. Cruz González UPV/EHUren Antzinaroaren Historiako katedraduna. Bertan egon ziren, baita ere, senideak, lagunak eta Espainiako hainbat unibertsitatetatik etorritako ikasleak eta kideak.

Juan Santos katedraduna UPV/EHUren Arabako Campuseko Akademia Antolakuntzako errektoreordea izan zen, Letren Fakultateko dekanoa eta Ikasketa Klasikoak Saileko zuzendaria ia 18 urtez.