Emakumeak hezkuntzan eta historian ikusgai jartzeko I. Jardunaldiak
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2020/11/03 Noiz arte: 2020/11/26
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Azaroaren 3, 10, 19 eta 26an emakumeak hezkuntzan eta historian ikusgai jartzeko jardunaldien lehenengo edizioa egingo da. Online jardunaldi hauen izenburua 'Emakumeak ahanzturatik erreskatatu: hezkuntzaren eta herritarren beharra' da.
Arabako Campusak antolatutako hitzaldi eta mahai inguruen zikloa da, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, hirian eta probintzian genero ikuspegia duten kultura proposamenekiko interes bati erantzuteko, dibulgaziora bideratutako jakintza zientifikoa emanez, interes pertsonalei erantzuteaz gain, hezkuntza eremuan zein kultura kudeaketan inplementatua izan daitekeena.
Eta saio guztiak unibertsitate komunitateari eta publiko orokorrari irekita daude. Jardunaldietako izen ematea helbide honen bidez kudeatzen da: https://www.eventbrite.es/myevent?eid=121070357699