euskaraespañol

Julen Ortiz Villar, Euskadiko I. Geografia Olinpiadako irabazle

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/19

Julen Ortiz Villar
Julen Ortiz Villar. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean jokatu zen Euskadiko I. Geografia Olinpiada, hau da, IX. Geografia Olinpiadaren fase autonomikoa. Geografoen Elkargoak antolatu zuen, UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko Geografiako irakasleekin batera.

Euskal Autonomia Erkidegoko zortzi ikastetxetako 2. batxilergoko 40 ikaslek parte hartu zuten proban, eta Bilboko Eskolapioak ikastetxeko Julen Ortiz Villar izan zen garaile. Donostiako Usandizaga ikastetxeko Iñaki Esnal Redondo izan zen bigarren, Algortako Julio Caro Baroja BHIko Iker Benito-Butrón González hirugarren, eta Gasteizko Corazonistas ikastetxeko Lucía Martinez de Lahidalga Díaz de Alda laugarren.

Geografia Olinpiadaren bidez, zientzia diziplina horren gaineko interesa sustatu nahi da. Izan ere, geografiak lotura estua du lurraldearekin, eta lagungarri zaigu inguratzen gaituen mundua ulertzeko, hala ingurune naturala nola bertan gauzatzen den giza jarduera. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Geografiako irakasgaian matrikulatuta dauden ikasleek parte har dezakete lehiaketan.

Lehen hiru sailkatuak Geografia Olinpiadaren estatuko fasean lehiatuko dira, apirilaren 13an eta 14an, Tarragonako Universitat Roviri i Virgilin.