euskaraespañol

Letren Fakultatea, Euskadiko I. Geografia Olinpiadaren egoitza

Noiz eta non

2018/03/16, 10:00 - 00:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostiralarekin, martxoak 16, 10.00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan burutuko da Euskadiko I. Geografia Olinpiada, IX. Geografia Olinpiadaren fase autonomikoa, geografoen elkargoak antolatuta, UPV/EHUren Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia saileko geografiako irakasleek lagun.

Euskadiko I. Geografia Olinpiadak ikasleen artean zientzia honekiko interesa sustatzeko xedea du. Geografia hertsiki loturik dago lurraldeari eta laguntzen digu inguruko mundua ulertzen eta konprenitzen, bai natura ingurunea nola bertan garatzen den giza jarduera.

Lehenengo fase honetan egingo den probak 50 galdera izango ditu, batxilergoko 2. ikastaroko geografiako irakasgaiaren edukien inguruan eta parte hartu ahal du irakasgai horretan 2017-2018 ikasturtean Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko ikastetxeren batean matrikulatuta dagoen edozein ikaslek.

Interesik luketen ikastetxeek izena emateko inprimakia bete beharko dute eta posta elektronikoaren bidez rakel.varela@ehu.eus helbidera igorri.

Parte hartuko duten ikasleen ardura izango duen irakasle batek ere egon beharko du.

Proba honetan sailkatutako lehenengo hiru parte hartzaileak lehiatuko dira estatu mailako fasean, apirilaren 13an eta 14an Tarragonako Roviri i Virgili unibertsitatean egingo dena.