euskaraespañol

Disfagiari buruzko lantaldearen I. bilera

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/27

Irudia
Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Micaela Portilla ikerguneak AEPASen (Analisi Sentsorialeko Profesionalen Espainiako Elkartea) disfagiari buruzko lantaldearen I. bilera hartuko du.  Unibertsitate, ikergune, zentro teknologiko eta asistentzia eremuetako (UPV/EHU, UPNA, CSIC, UBU, Azti edo Aspace, besteak beste) nazio mailako hogei adituk parte hartzen dute ekimen honetan.

Disfagia esaten zaio elikagaiak irensteko zailtasunari, eta osasunean garrantzi handia duen arazoa da, bizilagunen ehuneko handi bati eragiten baitio (% 8), eta are gehiago handitzen da adinekoen artean eta gaixotasun neurodegeneratiboen kasuetan (% 30-80).  Egoera hori desnutrizioarekin erlazionatzen da, egoera patologikoak larriagotuz, eta eragindako pertsonaren heriotza ekar dezake, dela itotzeagatik, dela arnasketa konplikazioengatik.

UPV/EHUko Farmazia Fakultateko testuraren Analisirako Laborategiko (LaTEX) ikertzaileek koordinatutako lehenengo elkarretaratze honetan, lantaldearen lan ildoak eta egitura ezarriko dira, disfagia egoeretan dieta segurtasunez erabiltzeko tresna erraz eta egokiak eskaintzeko.