euskaraespañol

INIZIA T-IKER sariaren II. edizioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/11/12

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko ikertalde eta/edo taldeetan sortutako berrikuntza merkatura transferi dadin sustatzeko, unibertsitateko ikertzaileen artean enpresa-kultura sustatzeko eta hedatzeko, eta unibertsitateak etorkizunean enpresa berriak sortzeko duen ahalmen berritzailea aprobetxatzeko, Inizia T-IKER Sariaren II. edizioaren deialdia egiten da.

Sari horren bidez, saritu nahi dira enpresa ekimen berritzaile edo ideia edo enpresa berritzaile eta/edo oinarri teknologikodun bihurtzeko aukera gehien duten ikerketa proiektuak, Arabako Campusean kokatutako ikertaldeek sustatuta.

Hiru sari emango dira, lehenengoa 2.000 eurotakoa eta bi accesit diru saririk gabe. Horrez gain, Inizia Arabacampuseko langileen laguntza aditua jasoko dute hiru sarituek, bai eta 70.000 eurotara arteko laguntza ere, BIC Arabak kudeatzen dituen eta Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko SPRIk (hurrenez hurren, Araban ekinean 2020 eta EKINTZAILE eta BARNETEKIN programak) proiektuak garatzen eta abian jartzen laguntzeko antolatzen dituzten laguntzen bidez.

Kandidaturak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 22an amaituko da.

Informazio gehiago eta oinarriak, webgune honetan.