euskaraespañol

UNESCO Paisaien eta Munduko Ondarearen II. elkarretaratze birtuala

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/03/10, 16:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, martxoaren 10ean, 16:00etatik 18:30etara, UNESCO Paisaiak eta Munduko Ondarea zikloaren II. elkarretaratze birtuala egingo da, 'Pandemiaren albo-ondorioak naturagune babestuetan' izenburupean. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedrak antolatuta, erakunde eta unibertsitateetako ordezkariak eta arlo horretako adituak bilduko dira, Natura eta Kultura Ondareak gaur egun dituen erronkei buruz eztabaidatzeko eta azalpenak emateko.

Azpimarragarria da eztabaidagai izango diren espazioen errealitatea ikuspegi desberdinetatik azaltzera hurbilduko diren pertsonen panelaren kalitatea:   Txileko basoak, Tramuntanako mendilerroko (Mallorca) kultura paisaia, Doñanako Parke Nazionala (Andaluzia), Bardeako Parke Naturala eta Biosferaren Erreserba (Nafarroa) eta Euskal Kostaldeko Geoparkea (Euskal Autonomia Erkidegoa).<

Gainera, 'Ondarea eta COVID-19' txostena aurkeztuko dute:  Euskadiko Kultura eta Natura Ondarearen egoerari buruzko hurbilketa bat’.

Parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da, catedra.unesco-paisaje@ehu.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita.

Informazio gehiago: http://www.catedraunesco.eu/actualidad/