euskaraespañol

Letren Fakultatea, Euskadiko II. Geografia Olinpiadaren egoitza

Noiz eta non

2019/03/15, 10:00 - 00:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiralarekin, martxoak 15, 10.00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan burutuko da Euskadiko II. Geografia Olinpiada, X. Geografia Olinpiadaren fase autonomikoa, geografoen elkargoak antolatuta, UPV/EHUren Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia saileko geografiako irakasleek lagun.

Lehenengo fase honetan egingo den probak 50 galdera izango ditu, batxilergoko 2. ikastaroko geografiako irakasgaiaren edukien inguruan. Euskadiko II. Olinpiada honetan, parte hartu ahal du irakasgai horretan 2018-2019 ikasturtean Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko ikastetxeren batean matrikulatuta dagoen edozein ikaslek.

Proba honetan sailkatutako lehenengo hiru parte hartzaileak lehiatuko dira estatu mailako fasean, apirilaren 5, 6 eta 7an Murtziako unibertsitatean egingo dena.