euskaraespañol

UPV/EHUko Ikasleen III. Biltzarra

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/10/22, 09:00

Hartzaileak:
Ikasle
Ikasle - Gaur egungo Ikaslea
Ikasle - Ikasle ohia
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala

Deskribapena

Ekitaldi birtuala izango da

Nazio Batuen 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuekin konprometitutako gradu amaierako lanak aitortzen ditu

Urriaren 22an, osteguna, UPV/EHUko Ikasleen III. Biltzarra egingo da, 9:00etan. Oraingo honetan, osasun arrazoiak direla eta, ekitaldia birtuala izango da. Biltzarrean aurkeztuko dira 2019/2020 ikasturtean egindako gradu amaierako lanak (GRAL), Nazio Batuen 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuekin zerikusia daukaten ikerketei buruzkoak.

Ikasleen ikerketa proposamenak entzun ondoren, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak gradu amaierako zortzi lan onenak sarituko ditu. Bi sari emango dira ikerketa ardatz bakoitzean: pertsonak, planeta, oparotasuna eta bakea‑itunak; eta sari berezia COVID‑19ari lotutako ikerlan onenari.

- 300 euroko saria ardatz bakoitzeko lehenengo GRAL onenari.
- 150 euroko saria ardatz bakoitzeko bigarren GRAL onenari.
- 300 euroko sari berezia COVID‑19ak eragindako egoerari ekarpen garrantzitsuena egin dion GRALari.

Sariak emango dira urriaren 28an Bilboko Ingeniaritza Eskolan egingo den ekitaldian.

Hitzaldi guztiak zuzenean emango dira Blackboard Collaborate plataformaren bidez, eta izena emango duten pertsonek lau egoitzetara konektatu ahal izango dira.

Jardunaldiek lau gune birtual izango dituzte:

- Arabako Campusa: Gasteizko Ingeniaritza Eskolan - Ekitaldi Aretoa.
- Bizkaiko Campusa: Areto Nagusia eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoa.
- Gipuzkoako Campusa: Carlos Santamaria zentroko Auditorioa.

Programak eta hitzaldiak esteka honetan daude ikusgai.