euskaraespañol

'Ikasleen Ahotsak' III. Topaketa egin zen

Desgaitasuna eta/edo hezkuntza-premia bereziak dituzten UPV/EHUko egungo ikasleak DBHko 4. mailan eta Batxilergoan matrikulatuak dauden eta desgaitasunak eta premia bereziak dauzkaten ikasleekin bildu ziren

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/12/15

Irudia
'Ikasleen ahotsa' III. Topaketa. Argazkia: Mitxi. UPV/EHU

'Ikasleen Ahotsak' Topaketen hirugarren edizioa egin zen Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko), UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak antolatuta.

Topaketa horietan 30 pertsona inguru bildu ziren, desgaitasuna eta/edo hezkuntza-premia bereziak dituzten Euskal Herriko Unibertsitateko egungo ikasleak, etorkizuneko ikasleak, senideak eta Hezkuntzarekin zerikusia duten beste pertsona batzuen artean.

DBHko 4. mailan eta Batxilergoan matrikulatuak dauden eta desgaitasunak eta premia bereziak dauzkaten ikasleei eta beraien familiei zuzenduak dauden topaketak dira eta ikasle hauek unibertsitate ikasketak aukera bat bezala ikus dezatela daukate helburu bezala. Horretarako, desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleek beraien esperientzia eta ibilbidea partekatzen dute unibertsitate aurreko ikasle hauekin eta beraien familiekin eta, aldi berean, unibertsitateak inklusioaren arloan duen konpromisoa eta dauzkan laguntzak eta baliabideak azaltzen zaizkie.

Ekitaldian parte hartu zuten Arantza Martínez UPV/EHUko Ikasleen zuzendaria, Kepa Gonzalez Ezgaitasunak dituzten Pertsonen Zerbitzuko orientazio teknikaria eta UPV/EHUko ikasleak diren Claudia Iturregi, Maialen Sánchez eta Irene Martín.