euskaraespañol

IKD i3 esperientzien elkargunea

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/13

Irudia
Argazkia: Mitxi. UPV/EHU

Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak (HELAZ) jardunaldi bat antolatu du Zientzia eta Teknologia Fakultatean, IKD (Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa) ereduaren barruan dituzten esperientziak partekatzeko. Topaketan mahai-inguru bat antolatu dute, non prestakuntza arlo ezberdinetan izan dituzten esperientziak azaldu diren. Halaber, Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat egiten duten ikaskuntza-irakaskuntza proiektu berritzaileak eta era askotako ekimenak aurkeztu dira poster formatuan. Ekitaldia amaitu da kalitatearen eta irakaskuntza berrikuntzaren alde apustu sendoa egin duten erakundeei eta profesionalei aitortza instituzionala eginez.