euskaraespañol

In memoriam: Bianca Adelina Iosif

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/08/17

Irudia

Joan den abuztuaren 12an hil zen Bianca Adelina Iosif Psikologia Fakultateko gure ikaskidea.

Bianca edozertan laguntzeko prest izan den unibertsitateko ikaskidea izan da guretzat, beti irribarretsu eta jarrera alaiarekin.

Osasun arazoek zailtasun handiak sortu arren, pandemiako garai zail hauetan bizitzaren alde apustu egiten irakatsi digu. Psikologiaren munduan erreferente nabarmena izango zen, bere gogo eta dedikazio handiagatik, eta horrek, oso pertsona berezia bihurtzen zuen.

Hutsune bat utzi du, baina ikasle, pertsona bikain eta lagun handi gisa gogoratuko dugu beti.

Gurekin eramango zaitugu betirako.

 

Zure ikaskideak