euskaraespañol

In memoriam: Charo Sánchez

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/27

Irudia

Duela 13 urte, 2007an, Euskal Herriko  Unibertsitatearen (UPV/EHU) Proiektu Europarren Bulegoa jaio zen, egun Nazioarteko I+G Bulegoa (EHUrOPE) deritzona. Jaiotza ez da nahiko, iraun dezan hazi egin behar du, eta lan horretarako Maria Rosario Sánchez Fernández, Charo, izendatu zuten zuzendari. Emakume gaztea, ekimen eta lanerako gaitasuna handikoa, aurre egin beharreko arriskuei beldurrik ez ziena eta zaldi zale amorratua, bere pasio handiena ez bazen, handienetakoa.

Bulegoak aurre egin behar izan zituen arrisku potentzial guztiak gainditzeko gai izan zen hurrengo urteetan. Horretarako, gaitasun handia erakutsi zuen, bai oso agerikoak ez diren Europako ikerketa-politikak ulertzen, zein unibertsitatearen helburuak jarraitzen. Aipatzekoa da helburua lortzeko garrantzi handia izan zuela, ikertzaileekin eta Bulegoko pertsonekin beti izan zuen tratu bikainak. Gaur egun ezagutzen dugun Bulegoaren eraikuntzan eta finkapenean, hots, UPV/EHUko aktibo handia, Charo funtsezkoa izan da.

Oso erraza zen Charorekin lan egitea. Gogoan ditut, oraindik ere, bata bestearen ondoan izaten genituen lan-bilerak, atseginak eta oso eraginkorrak.

EHUrOPE ezerezetik haztea erronka handia izan bazen, arrakastaz gainditua, duela 5 urte, zehazki, beste erronka handi bat jarri zen bere bidean, gaixotasunaren aurkako kuartelik gabeko borroka. Ez zen inoiz kikildu, eta kasu honetan ere, ohi zuen bezala, enpresaren zuzendaritza hartu zuen eta lehen fase batean, gainditzea lortu zuen.

Hala ere, denbora gutxira, gaixotasunak berriro aurre hartu zion, baina miresgarria eta aipatzekoa da une oro erakutsi zuen duintasuna. Oso gogoan dut bere etxe inguruko taberna bateko terrazan, egon ginen azken aldia, duela gutxi, Andonik eraman zuena, eta eguzkitan, aurrez aurre eserita, ezer gertatuko ez bailitzaion bezala berba egin genuela. Edo azken egunetan, indarrak oso ahulduta zituenean, zaldiak trostan eguzkipean ikusteak nola betetzen zuen, bizitza osoan barrena iraun zion pasioa.

Egun eguzkitsu batean, 2020ko maiatzaren 16ean, Charok utzi gintuen.

Ez adiorik Charo, beti izango zara gurekin.

 

Fernando Plazaola