euskaraespañol

In memoriam: Jesús Ángel Miguel Mínguez

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/22

Jesús Ángel Miguel Mínguez

Goizegi joan zara.

Utzi berri gaituzu eta nabari da jada zuk utzitako hutsunea.

Mila esker zure alaitasunagatik, beti egon zara laguntzeko eta arazoak konpontzeko prest, profesional ona izan zara, baina, batez ere, eskerrik asko lagun handia izateagatik.

Ez dago hitzik uzten duzun hutsunea adierazteko, baina gure baitan geldituko dira pasarazi dizkiguzun une on guztiak, baita zure ondoan izandako bizipenak ere, onak zein txarrak.

Hemen beti izango zaitugu gogoan, eta zalantzarik ez ezazu izan ahal dugun guztia egingo dugula gutaz harro senti zaitezen.

Adiorik ez, lagun!

Zure lankideak