euskaraespañol

In memoriam: Jesús María Cabezas Martínez de Aragón

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/09

Irudia

Otsailaren 15ean gure lagun, lankide eta irakasle Jesús Mari Cabezasen heriotzak atsekabez eta minez bete gaitu gu guztiok, eta haren nortasuna goraipatu nahi dugu, erakutsi zuen giza kalitatea, laguntasuna eta irakasle gisa lan egiteko jarrera aitortuz eta eskertuz.

Horregatik, bi ikasleren eta irakasle baten lekukotzak jaso ditugu jarraian.

 

Gasteizko Ingeniaritza Eskolak ez ezik, munduak osoak ere irakasle handi bat galdu du. Gustuko zuen matematikak irakastea, hori argi dut, hala transmititzen baitzuen eskola bakoitzean. Nik aljebra ulertzea lortu zuen, niri aljebra gustatzea, eta zein polita den ikustea.

Goian bego, lagun. Zure hutsunea sumatuko dut.

Uhma Aitana Sánchez

 

Pertsona zein irakasle handi bat joan zaigu. Langile onak izan gintezen nahi zuen, kode etiko bat izan genezan, eta erakutsi nahi izan zigun, berak bizitzan egin duen bezala, lan eginez eta ahaleginez dena lor daitekeela. Ahalegina zen haren bizitzaren oinarria; izan ere, egunez egun dena ematen zuen, guk ikas genezan. Ikasle gisa, gogoan dut duela lau urte jaso nituela haren lehen eskolak: motibatzaileak eta energetikoak. Pertsona handi bat joan zaigu. Besarkada estu bat eta animoak harekin hainbeste ordu partekatu dituen hezkuntza komunitatearentzat eta haren familiarentzat.

Nire doluminik bizienak.

David Araujo

 

Atzo zure heriotzaren berri izan zuenean, zur eta lur gelditu nintzen. Izugarri sentitzen dut! Unibertsitateak matematiken irakasle bikain bat galdu du. Goian bego.

Juan-Miguel Gracia

 

Gasteizko Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikertzaileak, AZPkoak eta ikasleak