euskaraespañol

In memoriam: Juan José Villarreal Balza de Vallejo

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/21

Irudia

Abuztuaren 19an zendu zen gure lankide Juan José Villarreal Balza de Vallejo, Juanjo.

2009an heldu zen Txagorritxu Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzura, lanean egon eta gero Mendaroko Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzuan, non adiskide handiak eta oroitzapen asko utzi zituen.

Juanjok hasieratik liluratu gintuen bere umore onaz eta zorroztasun profesionalaz.

Arrisku kardiobaskularrean aditua izanik, apaltasunez eskaini zigun bere jakintza, saio didaktiko, atsegin eta nagusiki praktikoetan.

2016an Arabako Unibertsitate Ospitaleko Barne Medikuntzako zerbitzuak bateratu ziren eta Juanjok oso parte aktiboa izan zuen Santiagoko Ospitaleko Arreta Mediko Integraleko Zerbitzua sortzean, paziente kroniko, pluripatologiko eta edadekoentzat.

Aldi berean, parte hartu zuen bihotz gutxiegitasunaren arretarako ibilbiderako lan taldean, eta kontsulta monografiko bat izan zuen patologia horren arreta emateko paziente pluripatologikoei.

Irakasteko gaitasuna izan da Juanjoren beste bertute eta alderdi aipagarrietako bat.

Asko axola zitzaion graduondoko irakaskuntza, eta egoiliarren tutore izan zen zenbait urtez, aholkua emanez eta haien prestakuntza osatuz.

2012az geroztik UPV/EHUko Medikuntza Saileko irakasle elkartua izan zen, eta grinaz murgildu zen graduaurreko irakaskuntzan, ideiak proposatuz prozesu atsegina, parte hartzailea eta dinamikoa izan zedin.

Ikasleek beti goraipatu dituzte Juanjoren kualitate asko, besteak beste hurbiltasuna, jarrera ona, umorea, berrikuntzarako eta arazoak konpontzeko gaitasuna eta abar.

Urte hauetan berarekin aritzeko suertea izan dugunok ziurta dezakegu bizitzaz betetako pertsona izan dela, umore handikoa, lankide ona, profesional bikaina, medikuntzarako eta irakaskuntzarako bokazioduna, eta batez ere pertsona aparta.

Oso zaila izango da, Juanjo, zure  hutsunea betetzea. Egunero sentitzen dugu zure falta eta beti izango zaitugu gogoan.

HARTU ATSEDENA, LAGUN

 

Julia Barroso Niso

Medikuntza Saileko irakaslea

Barne Medikuntzako Zerbitzua, Arabako Unibertsitate Ospitala