euskaraespañol

In memoriam: Luis Miguel Querejeta

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/17

In memoriam: Luis Miguel Querejeta

Auzitegiko medikuen belaunaldi berri baten kide zen, espezialitate horrekiko bokazio eta ardura zuen belaunaldia.

Izandako formazio eta esperientziak ibilbide profesional bikaina bermatzen zuen. Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren lehen zuzendaria izan zen eta Donostiako Probintzi Auzitegian hasi zenetik, beti kolaboratu zuen irakasle gisa gure ikasleen praktiketan trukean ezer eskatu gabe. Horrela, modu naturalean, UPV/EHUko irakasle elkartu gisa ekin zion Donostian Medikuntza eta Erizaintza eta Zuzenbide Fakultateetan. Halaber, kolaboratzailea zen Kriminologiaren Euskal Institutuan.

Etorkizuneko profesionalen formakuntzaren garrantziaten kontzientzia eta konpromisoa zuen eta ikasleek bere lana balioesten zuten. Beti zegoen prest bere auzitegiko peritu-arduraren eta irakaskuntzaren artean beharrezkoak ziren egokitzapenak egiteko urte akademiko osoan zehar. Arloko beste irakasleekin batera eta bat etorriz antolatzen zituen autopsietako praktika guztiak, goi-kalitatezko zeregin gisa, baita saio teoriko eta mintegiak ere.

Bere heriotzak galera ordezkaezina ekarri digu.

 

Francisco Etxeberria

UPV/EHUko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakaslea