euskaraespañol

In memoriam: Mari Carmen Prego

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/07

In memoriam: Mari Carmen Prego
Mari Carmen Prego (ezkerretik hirugarrena), bere jubilazioaren ospakizunean.

Lankide eredugarria

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko AZPko langile nekaezina izan dugu laneko azken urteetara arte, administratzailearekin ikastegiko kontabilitatea eramaten zuena. Zoritxarrez, maiatzaren 2an, larunbata, utzi gintuen Mari Carmenek.

Haren lagunen laguna, lankide maitagarria, bidaiatzeko ilusioak eta bilobek Mari Carmen bizitzaren aldeko borrokalari berezkoa bihurtu zuten, arazoei aurre egiteko indarrik ez dagoen lekutik indarra ateratzen duten pertsona baikor horietakoa.

Mari Carmen maitea, orain atsedena har dezakezu, zu bezalako pertsonok bilakatzen dituzue UPV/EHUko lantokiak toki erakargarri.

Beti gure bihotzean,

 

Zure unibertsitateko lankide eta adiskideak