euskaraespañol

UPV/EHUren XVIII. Zientzia Astearen inaugurazioa Donostian

Noiz eta non

2018/11/08, 11:00 - 00:00

Kokapena

Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Zientzia Astea 2018 inauguratuko da Donostian, ekimen hau azaroaren 8tik 10ra bitartean egingo da, Tabakaleran.

Inaugurazio-ekitaldian izango dira:

  • Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia
  • Eneko Goia, Donostiako alkatea
  • Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendari nagusia
  • José Luis Martín, UPV/EHUko Ikerketa arloko errektoreordea

Zientzia Astea izaera ludikoa eta pedagogikoa duen eta adin guztietako jendeari irekita dagoen jaialdia da. Eta bere helburua, euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da, eta aldi berean euren jakin-mina piztea. Zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu, ukitu, eta sentitzeko aukera paregabea da, eta hain zuzen ere, horretan egunero lan egiten duten UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen eskutik. Zientzia Astea egingo da ere Bilbon, Eibarren eta Barakaldon, azaroaren 7tik 11ra, eta azaroaren 8tik 11ra Gasteizen.

Edizio honetan, Zientzia Astearen eskaintza, egoitza guztiak kontuan hartuta, 46 txoko zientifiko, 60 tailer eta 44 txangok osatuko dute. Gainera, zientzia-ikuskizun bat, hitzaldiak, dokumentalak, erakusketak, bost lehiaketa eta bakarrizketa zientifikoen Zientzia Club egitaraua atondu dira. Guztira, 190 doako jarduerak eskainiko dira.

Ikasleentzako bisita gidatuak

Bigarren Hezkuntzako eta ikaslek ostegunetik ostiralera egingo dituzte Tabakaleran jarritako txoko zientifikoetan ibilaldi gidatuak. Bisita horiek oso interesgarri eta zirraragarriak gertatu ahal zaizkie, batez ere, zein bide akademiko hartzeko unean daudenean.

UPV/EHUk antolatzen du Zientzia Astea, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren, Barakaldoko Udalaren, Eibarko Udalaren, Bilboko Udalaren, Tabakaleraren, Euskaltelen, BBKren, Iberdrolaren, Bibat Museoaren, Euskotrenen, Metro Bilbaoren, Euro-Helpen, EVEren, eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.