euskaraespañol

UPV/EHU-Novaltia Farmazia Ikasgelaren inaugurazioa

Noiz eta non

Noiztik: 2020/02/12 Noiz arte: 2020/02/06, 12:00 - 00:00

Kokapena

Ekitaldi Aretoa - Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, otsailaren 12an, 12:00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoan, UPV/EHU-Novaltia Farmazia Gelaren inaugurazio ekitaldia egingo da.

Novaltia farmazia banaketarako kooperatibak eta UPV/EHUk sinatutako lankidetza hitzarmenaren emaitza da Farmazia Simulatzeko Gela hau eta, farmazia ikasleei hurbiltzea du helburu, etorkizunean izango duten lanpostuaren ahalik eta antzekoena den ingurune batetik ikasi eta prestakuntza praktikoa jaso ahal izan dezaten.

Inaugurazioan honako hauek hartuko dute parte:

- Fernando Tapia, Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzarekin batera:
- Miguel Ángel Artal, Novaltiako presidentea.
- Manoli Igartua, UPV/EHUren Farmazia Fakultateko dekanoa