euskaraespañol

Arabako ‘Esperientzia Gelak’ Ikasturtearen Inaugurazioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/09/27, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Irailaren 27an, astelehena, 18:00etan, Arabako Campuseko ‘Esperientzia Gelak’ 2021-2022 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia izango da Universidad del PaísVasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako areto nagusian.

Ekitaldia Manoli Igartua Olaechea UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak zuzenduko du, eta ikasturte hasierako hitzaldia Miren Basaras Ibarzabal doktoreak, UPV/EHUko Mikrobiologia Saileko irakasle titularrak, emango du izenburu hau duen gaiaz: 'COVID-19: nondik gatozen eta nora goazen'.

Honako hauek ere izango dira parte hartzaileak: ltziar Gonzalo de Zuazo Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatua, Arantxa lbañez de Opacua Alzola Vital Fundazioko zuzendaria eta Jesús Ollora Olarte ACAEXA-AEIKEko (Esperientzia Geletako ikasleen eta ikasle ohien kultur elkartea) presidentea. Aritz Ruiz Gonzalez Arabako Campuseko Esperientzia Gelen zuzendariak aurkeztuko du ekitaldia.

Pandemiak sortutako salbuespenezko inguruabarrak direla-eta, aretoaren edukiera murriztu egin da, eta, beraz, ekitaldira joango dela lehenago baieztatu beharko da, izena emateko orri hau betez.

Ekitaldia zuzenean jarraitu ahalko da streaming bidez.