euskaraespañol

Hezkuntza goiztiarraren laborategiaren (0-3 urte) inaugurazioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/03/04, 11:30 - 00:00

Kokapena

Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Datorren asteazkenean, maiatzak 4, Hezkuntza Goiztiarraren Laborategia inauguratuko da Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua
  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
  • Asier Romero, Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa
  • Elena Herrán, fakultateko irakaslea
  • Judit Kelemen, hitzaldia emango du

 

Hezkuntza goiztiarraren laborategia Bilboko Hezkuntza Fakultateko azken irakaskuntza-berriztatze asmoa da, 0-3 urte bitarteko haurren hezkuntza lantzen duten ikasleei arloak argitu, esku-hartzeak ikasi eta fintzeko beharrezko baliabideak eskainiko dituena. Neurozientziek jada ohartarazi dute adin-tarte honetan ematen den hezkuntzaren garrantziaz, haurren zainketa eta hezkuntza goiztiarrarena hain zuzen, lehen haurtzaro eta gizarteratze osasuntsu bat lortzeko.