euskaraespañol

Gaurko irudia

Bizkaiko Foru Aldundiko eta UPV/EHUko ordezkariek Sarrikoko ItunaGunea inauguratu dute

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/24

Irudia
Sarrikoko ItunaGunea inauguratzeko egin den familia argazkia. UPV/EHU

José María Iruarrizagak, Bizkaiko Ogasun eta Finantzen Foru diputatuak, eta Jon Barrutiak, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoak, ofizialki inauguratu dute otsailak 24ko goizean Sarrikoko ItunaGunea, Ituna Zentroaren egoitza berria. Ekitaldia honek Ekonomia Itunean eta foru-fiskalitatean espezializatutako 25 aditu baino gehiago bildu ditu, unibertsitate irakasle, ikertzaile akademiko eta funtzionarioak batez ere.

Ituna Zentroa – Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia- 2007an sortu zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta UPV/EHUren arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez, Ekonomia Itunari eta foru-federalismo fiskalaren sistemari buruzko ikerketa zientifikoa sustatzeko, eta Leioan du egoitza. Sarrikon inauguratutako egoitza berriarekin, Ituna Zentroak azken urteetan garatu dituen lan-ildoak indartuko ditu, eta jarduera-eremu berriak integratu ahal izango ditu.

Izan ere, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egoteak autogobernu fiskalari buruzko ikerketa akademikoaren diziplina aniztasuna zabaltzea ahalbidetuko du. Fakultateko sailekin eta irakasleekin harreman berriak sortuz, ikasleen artean Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak eta Doktoregoko tesiak egitea sustatu eta dinamizatu nahi da. Era beran, Ituna Zentroak bere ikerketa-ildoetan interesa izan dezaketen nazioarteko ikertzaileentzako plataforma izan nahi du.

Jon Barrutiak, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoak, ongietorria eman dio Ituna Zentroari bere etxe berria izango den egoitzara, eta agerian utzi du “fakultate honek duen konpromisoa Ekonomikoa Itunaren diziplina anitzeko ikerketa zabaltzeko eta indartzeko”.

Sarrikoko ItunaGunea Ituna Zentroko ikertzaileek Ekonomian Itunean eta foru fiskalitatearen gaineko espezializatutako mintegiak emateko lekua izango da ere. Mintegi hauen helburua foru sistema fiskalaren historia, garapena eta funtzionamendua publiko desberdinei hurbiltzea da: ikasleei, kazetariei eta ordezkari publikoei. Era berean, egoitza berak azken 20 urteetan Ekonomia Itunak izan duen instituzionalizazio akademikoari buruzko erakusketa du ere.

Inaugurazio ekitaldian zehar, Joseba Agirreazkuenagak eta Mikel Erkorekak, Ituna Zentroko zuzendaria eta ikertzailea hurrenez hurren, zentroaren 15 urteko historiaren errepaso historikoa egin dute, eta zehatz-mehatz azaldu dituzte Ituna Zentroak abian dituen proiektu berriak, hala nola ForaLab edo Ituna Sariaren deialdia.

Foralab – Foru Ogasunen Laborategia – Sarrikoko ItunaGunean izango du bere egoitza. Ituna Zentroaren ekimen berritzailea honek foru-kontu publikoekin lotutako estatistika eta datu guztiak bilduko ditu, ikerketa kuantitatiborako sarbidea errazteko. Bestalde, Ituna Saria 2021ean babestu ziren Master Amaierako Lan (MAL) eta Gradu Amaierako Lan (GAL) onenak saritzeko deialdia da, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen gaiekin zerikusia dutenak, martxoaren 11 baino lehen aurkeztu behar direnak.

José María Iruarrizagak, Bizkaiko Ogasun eta Finantzetako foru diputatu eta Ad Condordiameko presidenteak, amaiera eman dio ekitaldiari, eta nabarmendu izan du “unibertsitatearen eta erakunde publikoen arteko lankidetzak duen garrantzia Ekonomia Itunaren buruzko ezagutza sustatzeko eta zabaltzeko”.

Azken batean, Sarrikoko ItunaGunearen helburua Ekonomia Itunari, Foru Ogasunei eta federalismo fiskalari buruzko ikerketa akademikorako eta ezagutzaren transferentziarako estatuko eta nazioarteko erreferentzia-puntu nagusia izatea da.

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiari buruz

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiaren ikerketa-proiektua 2007 urtean sortu zen, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUk lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren, Ekonomia Itunari eta Foru Federalismo Fiskalaren sistemari buruzko ikerketa akademikoa sustatzeko. Bere sorreratik, zentroak dokumentazio-zerbitzu eskaintzen du, hilabetero newsletter bat publikatzen du, eta ezagutza transferitzeko ekitaldiak antolatzen ditu. www.ituna.eus

Ekonomia Itunari eta Foru Ogasunei buruzko MAL eta GRAL onenarentzako I. Ituna Saria

Ekonomia Itunari eta Foru Ogasunei buruzko ikerketa sustatzea eta bultzatzea unibertsitatearen esparruan. Lanek edozein ikuspegi edo diziplinatatik heldu ahalko diote gaiari: fiskalitatea, historia, soziologia, zuzenbidea, ekonomia, didaktika, etab. Edozein fakultate eta diziplinatako ikasleek jaso dezakete saria.

Baldintzak

I. Ituna Saria jaso ahal izango dute UPV/EHUn edo Euskadiko eta Espainiako goi-mailako edo ikerketa ofizialeko beste edozein ikasketa zentrutan 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) defendatu eta kalifikatutako MALek eta GRALek, baldin eta gutxienez 8ko kalifikazioa lortu badute, originalak badira eta Sari honen xede diren gaiekin zerikusia badute. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez egindako lanak onartuko dira.

Informazio gehiago: http://www.conciertoeconomico.org/