euskaraespañol

Inocente Inocente Fundazioak haur minbiziari buruzko UPV/EHUren ikerketa bat saritu du

Proiektua, África García-Orad Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko katedradunak zuzendua, hautatuetako bat da, eta 40.000 euro jasoko ditu

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/09

Irudia
África García-Orad ikertzaile nagusia

África García-Orad Orad UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko katedradunak zuzendu duen ikertaldeak 40.000 euroko diru laguntza jaso du, Inocente Inocente Fundazioak esleituta. Erakundeak urtero haurren onura dakarten ikerketa proiektuak finantzatzeko esleitzen duen bederatzi laguntzetako bat.

Diruz lagundutako proiektuaren helburua da leuzemia linfoblastiko akutuan inplikatutako azido erribonukleikoko sekuentziak (miRNAk) identifikatzea; izan ere, leuzemia hori da minbizi pediatriko ohikoena.África García-Orad ikertzaile nagusiarekin batera, taldean lan egiten dute Elixabet López López, Borja Santos eta Ángela Gutiérrez, guztiak ere Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko kideak.  

Urriak  8, astelehena, taldeak  Fundación Inocente Inocente(r)en laguntza jaso du, Madrilgo Osasun Ministerioan izandako ekitaldi batean. Jasotako diru laguntza miRNA markatzaileak identifikatzera bideratuko da, haurren leuzemia linfoblastiko akutua diagnostikatu, sailkatu eta iragartzeko. Zehazki, ikertaldearen helburua da haurren leuzemiari lotutako 34 miRNAren diagnostiko, sailkapen eta pronostiko ahalmena egiaztatzea.