euskaraespañol

'Invisible Express' ikus-entzunezko lehiaketan izena emateko epea irekita dago

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2020/08/30 Noiz arte: 2020/09/25

Deskribapena

UPV/EHUko edozein ikaslek  film laburrak aurkeztu ahalko ditu, banaka nahiz taldeka

 

Ostiralean, irailaren 25ean, Lankidetza eta Garapenerako Bulegoak eta Kultura, Communication y Desarrollo  GKE-ak antolatutako 8. Invisible Espress edizioaren lehiaketan parte hartzeko epea amaituko da. Lehiaketa hori Bilbon egingo den 'Film Sozialak' Nazioarteko Zinema Ikusezina Jaialdiaren XII. edizioaren barne dago.

Txapelketan, UPV/EHUko edozein ikaslek  film laburrak aurkeztu ahalko ditu, banaka nahiz taldeka. Lehiaketan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, info@kcdongd.org helbidera mezua bidalita.

Irailaren 29an, emango da film laburrak egiteko gaiaren berri, campus bakoitzeko zentro batean emango den informazio hitzaldi batean. Izena emanda dauden ikasleei aldez aurretik jakinaraziko zaie noiz, non eta zer ordutan izango den.

- Film labur irabazleek sari hauek jasoko dituzte:

- Epaimahaiaren Saria: 1.000 €

- Ikusleen Saria: 500 €

Informazio gehiago: [ikusi]