euskaraespañol

Jardunaldia: Hezkuntza-frogak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/10/27

Kokapena

Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Azken urteetan hezkuntza sisteman abian jarri diren hainbat proiektu aztergai izango dira Hezkuntza-frogak jardunaldian. Ebidentzia zientifikoan oinarrituz STEAM estrategiak edo ikasgela birtualen baliagarritasuna aztertuko da urriaren 27an Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Hezkuntza fakultatean egingo den jardunaldian.

Aurtengoa seigarren edizioa da eta, beste behin, hainbat aditu bilduko dira hezkuntza komunitateko kide direnei eta izango direnei zuzendutako mintegian. Izan ere, helburu nagusietako bat da hezkuntzan abian jarritako estrategien balioa ikuspegi zientifikotik zehaztea.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Hezkuntza Fakultateak elkarlanean antolatutako ekimena goizeko bederatzietan hasi eta arratsaldeko ordu batean bukatuko da.

Aurten ere jardunaldia Marta Ferrero González Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ikerketa eta Transferentziako dekanordearen zuzendaritzapean egin da. Hain zuzen ere, Ferrero Gonzalezek ikerketa zientifikoak irakasleen lanari zer nolako ekarpena egiten dion aztertuko du. Irakaskuntzarekin lotutako ikerketak Beatriz Baro Torija Santiagoko Unibertsitatean Zientzia Esperimentalen eta Matematikaren Didaktikan doktorearen mintzagaia ere izango dira. Izan ere, Bravo Torijak azken urteetan landu den STEAM ikuspegiaren emaitzak adibide praktikoetatik aztertuko ditu. Urtza Garay Ruiz UPV/EHUko Bilboko Hezkuntzako fakultateko dekanoak, berriz, ikasgela birtualen eraginkortasunaz hitz egingo du.

Horretaz gain, ikasleen konpetentziak ere aztergai izango dira. Alde batetik Luis Ramos Soriano, Psikologian lizentziatua eta doktorea Valentziako Unibertsitatean, ebidentzia zientifikoetan oinarrituz irakurmen garapena errazten dituzten aldagaien inguruan hausnartuko du. Bestetik, Javier Cortés de las Heras Hezkuntza Zientzietan doktoreak (Valentziako Unibertsitatea) Hezkuntzaren Lege Organikoaren (LOMLOE) konpetentzien ebaluazioren inguruan hitz egingo du.

Izen-ematea

Mintegirako sarrera librea eta doakoa da edukiera bete arte, baina bertaratzeko ezinbestekoa da emailez izena ematea kzk.ehu@gmail.com helbidean, izen-deiturak eta lantokia adieraziz.

Hitzaldira joaterik ez dutenek jardunaldia streaming bidez ikusi ahal izango dute https://ehutb.ehu.eus/canal1 helbidean.