euskaraespañol

Irteera Urdaibaitik

Photocampus: Eguneko irudia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/08/03

Irudia

NON: Urdaibaiko estuarioa. NOIZ: 2022ko ekaina. NOR: Sergio Seoane. Landereen Biologia eta Ekologia Saila.

 

Ekainean, urtero egiten dugun legez, Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus Masterreko Eutrofizazioa eta Alga Kaltegarriak irakasgaian landa-irteera egin genuen, aurten Urdaibaiko estuariora. Ontziaren tamaina kontuan hartuta, ikasleak bi taldetan banatu ziren. Talde batek barrualdean (Muruetako ontziolak) egin zuen lan, eta, beste taldeak, berriz, kanpoaldean (Izaro uhartea).

Bi taldeek ur-zutabea fisiko-parametrikoki karakterizatu zuten, pHaren, tenperaturaren, gazitasunaren eta oxigeno-kontzentrazioaren datuak jaso zituen parametro anitzeko zunda bati esker. Halaber, Secchi‑ren diskoari esker uhertasuna zenbatetsi zuten eta fitoplankton laginak jaso zituzten 20 mikrako poroak dituzten sareekin.

Barrualdean ez zen arazorik egon egin beharreko lana gauzatzeko; kanpoaldean, berriz, itsasoaren egoerak laginketa baldintzatu zuen eta ikasleek gogoz ekin behar izan zioten zeregin guztiak egin ahal izateko. Azkenean, dena aurreikusi bezala atera zen, eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko laborategira bueltatu ginen, laginak mikroskopioaren laguntzaz aztertzeko, lan egiteaz gain, Urdaibaiko ingurune pribilegiatuaz gozatu ondoren.

Behin laborategira iristean, diatomeoak, dinoflagelatuak eta beste zenbait izaki mikroskopiko identifikatu genituen, eta aurkitu genituen koloreak eta formak harritu egin gintuzten. Amaitzeko, pigmentuei eta identifikazio-teknikei buruzko apunteen laguntzaz, aztertutakoaren laburpena egin genuen. Horretarako, organismoak datu fisiko-kimikoekin lotu genituen eta saiatu ginen azaltzen zergatik agertzen den organismo mota bakoitza gune jakin batean.

Datorren urtean gehiago eta hobeto!

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus. Onenak sari bat jasoko du.