euskaraespañol

Itsasketako Graduak EUR-ACE Zigilua lortu du

Europako kalitate ziurtagiririk garrantzitsuena eskuratu duen UPV/EHUko ingeniaritza da

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/14

UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako. Portugalete. (Mitxi. UPV/EHU)
UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako. Portugalete. (Mitxi. UPV/EHU)

Europako kalitate ziurtagiri garrantzitsu hori lortzen du UPV/EHUko ingeniaritzak. Itsasketako gradua eta Nautika eta Itsas Garraioko gradua dira Ingeniaritza Eskolak Portugaleteko ikastetxean eskaintzen dituen itsasoari buruzko bi prestakuntzak. Gainera, esan behar da emakume askok ikasten dituztela, ikasle guztien %15 eta 20 artean neskak baitira.

UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Itsasketako Graduan ematen den prestakuntzak Europa mailako aintzatespen gorena lortu du: EUR-ACE zigilua, Goi Hezkuntzako Europako Espazioan aurreikusten diren kalitate, garrantzia, gardentasun, aintzatespen eta mugikortasun goi mailako estandarrak betetzen dituzten zentroak aintzatesten dituen Europa mailako nazioarteko ingeniaritza akreditaziorik ospetsuena. Horrela, gradu hori, nazioarteko kalitate ziurtagiria lortu duen lehenengo ingeniaritza bilakatu da. Oso albiste ona, enplegagarritasun maila altuak lortzen dituen gradurako, izan ere, bere prestakuntzaren kalitatea ziurtatzen du, titulua lortzen duten ikasleen nazioarteko aintzatespenaz gain.

Itsasketako graduak, merkataritza itsasontzietan bigarren mailako ofizial gisa aritzeko beharrezkoa den prestakuntza eskaintzen du. Masterrarekin osatuz, kualifikazio gorena ematen duten unibertsitateko ikasketak dira: Merkataritza Itsasketako makina burua. Itsasketako gradua Portugaleten eskaintzen da, eta gaur egun Bilboko Ingeniaritza Eskolak ematen duen hamabi graduetako bat da. Graduak, egoitza Londresen duen eta kalitate zigilu garrantzitsu hori emateko baimenduta dagoen erakundeetako bat den IMarESTeko, Itsas Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia institutuko, aditu panel batek egin duen ikusketa oso nota altuz gainditu ondoren lortu du EUR-ACE zigilua.
 
“EUR-ACE zigiluak eskaintzen dugun prestakuntzaren kalitatea onartu du, eta gure ikasleei Europan berme gehiagoz mugitzeko eta ikasteko aukera eskaintzen die, onarpen hori duen ingeniaritza ikastetxe batean ikasi dutelako”, azpimarratu du José Ignacio Uriarte Ingeniaritza Eskolako Itsasketako Irakaskuntzen zuzendariordeak.
 
Uriartek, duela 25 urtetik klaseak ematen dituen eskola horretan bertan lortu zuen itsasontziko kapitain lizentziatura. Unibertsitateko ikasketek hainbat aldaketa izan dituzten arren, urte hauetan guztietan aldatu ez dena, eta aldatuko ez dena, ikasteko beharrezkoak diren baldintzak eta lanbidea betetzeko eskatzen diren ezaugarriak dira. “Lanbide bikaina da, edertasun sinestezineko inguruetan mugitzeko aukera ematen duen abentura paregabea, baina bokazio handia eskatzen du”, gehitu du Uriartek.
 
Itsasketako gradua eta Nautika eta Itsas Garraioko gradua dira Ingeniaritza Eskolak Portugaleteko ikastetxean eskaintzen dituen itsasoari buruzko bi prestakuntzak. Gainera, esan behar da emakume askok ikasten dituztela, ikasle guztien %40 eta 50 artean neskak baitira. Halaber, jarduera praktikoak antolatzen ditu Batxilergoko ikasleentzat, eta baita ate ireki jardunaldia ere, laneratze maila altua duen itsasoarekin erlazionatutako unibertsitateko prestakuntza hori ezagutarazteko.