euskaraespañol

Itsasoko momentuak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/04

Irudia

Itsasoan bizitza desberdina omen da; ez da orduz osatzen, momentuz baizik; korronteari, mareari eta eguzkiari jarraituz bizitzen baita. Saltillok amaitu duen itsasaldia horrelako momentuz betea egon da Mikel Lejarza kapitainarentzat eta Itsasketako eta Nautika eta Itsas Garraioko Gradua egiten ari den tripulazio gaztearentzat.

Santurtziko portutik irten ziren abuztuaren 15ean eta portu horrek hartu ditu berriro ere orain. Baina hor ez da Saltilloren bidaia amaituko, datorren astean Santanderrera baitoa, hango itsas jaialdiaren hirugarren edizioan parte hartzeko, irailaren 11tik 15era. Hortik La Rochelleera nabigatuko du Grand Pavois Itsas erakusketan parte hartzera, irailaren 18tik 23ra, hain zuzen. Momentu gehiago pilatzeko aukera ezin paregabea.