euskaraespañol

Euskal Herriko Eskola Mailako IV. Kristalizazio Lehiaketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/05/10, 09:00 - 00:00

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Bihar, 9:00etatik 14:00etara, Bizkaiko Campuseko Areto Nagusian (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Euskal Herriko Eskola Mailako IV. Kristalizazio Lehiaketa egingo da. UPV/EHUko Mineralogia eta Petrologia saileko ImaCris/MaKrisl ikertaldeak antolatu du lehiaketa, Geobizirik eta Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean. DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean kristalen ezagutza, edertasuna eta erakargarritasuna zabaltzeko. Edizio honetan 29 zentrok parte hartu dute (Gipuzkoako 4, Arabako 6 eta Bizkaiko 26) eta 1.500 partaide izan ditu orotara.

Finalean, hiru ikaslez osatutako taldeak parte hartuko dute zentro bakoitzeko, eta  irakaslearekin batera arituko dira. Talde bakoitzak esperimentuetan lortutako kristalekin maketa bat aurkeztuko du eta gainera, formatu zientifikoa duen poster batean lanaren helburuak, materialak, prozedura, emaitzak eta ondorioak azaldu beharko ditu.

Hiru sari nagusi emango dira, baita zortzi sari berezi ere. Hala, aitortuko dira zehaztasun zientifikoa, kristala edo agregatu kristalinoa, kristalen muntaketa, posterra, gogotsuen lan egin duen taldea, eta bideo onenari (aurretik balioztatuko da). Gainera, taldeek euren arteko onena aukeratuko dute eta antolatzaileek sari berezi bat banatuko.

Informazio gehiago nahi izanez gero: https://www.facebook.com/CCEPV/

Han izango dira:

  • Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua
  • Arturo Muga, UPV/EHUko Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea
  • Fernando Plazaola, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa