euskaraespañol

Arte Erromanikoari buruzko IV. jardunaldiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/10/14, 19:15

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Arabako Campuseko Esperientzia Gelek, UPV/EHUko Artearen eta Musikaren Historia Sailak, Gasteizko Teologia Fakultateko Elizaren eta Arte kristauaren Historia Sailak eta Kalearte Turismo eta Kultura Sailak elkarlanean antolatutako Arte erromanikoari buruzko IV. Jardunaldiak birtualki egingo dira urriaren 14tik aurrera, osasun egoera dela eta.

Lau jardunaldiek Erromanikoaren Lagunen Elkartearen eta Vital Fundazioaren laguntza dute, eta 'Extra Locum. Arte erromanikoa bere sorlekutik kanpo 'izenburupean, eta lan artistiko nabarmenei, ikonografiari, arteei, ezaugarriei eta abarri buruz hausnartuko dute. Esteka honen bidez jarraitu ahal izango dira: https://eu.bbcollab.com/guest/10d00b5190eb42b29d48101ee080f531

Programa

Lehenengo saioa bihar izango da, asteazkenaz, urriak 14, 19:15etan. Gerardo Boto Varela Gironako Unibertsitateko Artearen Historiako irakasle titularrak emango du hitzaldia, ‘Mas de Vent-eko klaustro arkuteriak. Salamancatik Palamosera'.

Programak honako data hauetan jarraituko du:

- Urriaren 28an. 'El Beato del Monasterio de Silos en la British Library'. Hizlaria: Ángela Franco. Arkeologia Museo Nazionala.

- Azaroaren 18a. ‘Las Pinturas de la Sala Capitular de Sigena’.  Hizlaria: Dulce Ocón. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU):

- Abenduaren 2a. ‘La Biblia del Rey Sancho El fuerte de Navarra (Amiens, Bibliotheque Municipale M.S.108) de 1197’. Hizlaria: Soledad Silva. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU):