euskaraespañol

Atzerritartasun eta asilo politikei buruzko IV. Jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2021/04/14 Noiz arte: 2021/04/16

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak Atzerritartasun eta Asilo Politiken IV. Jardunaldiak online antolatzen dituzte, UPV/EHUko Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Sailak koordinatutako proiektuek urtero antolatzen dituzten ekitaldien barruan. Kasu honetan, zehazki, iragaitzazko migratzaileei Euskadin egiten zaien harrerari buruzko Transiteus proiektuaren testuinguruan, Unibertsitatea-Gizartea proiektua antolatzen da, Gipuzkoako SOS Arrazakeriarekin lankidetzan.

Jardunaldiak apirilaren 14tik 16ra bitartean izango dira, eta estatuko eta nazioarteko adituek arlo horretako alderdi politiko, juridiko eta soziologiko garrantzitsuenei buruzko hausnarketa egingo dute. Jardunaldiei ostiralean, apirilak 16, 13:30ean emango dio amaiera Gorka Moreno UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreorde eta migrazioen gaian adituak.

Jardunaldietara konektatzeko esteka