euskaraespañol

Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturte hasierako ekitaldia

Noiz eta non

2022/11/24, 18:15

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, azaroaren 24an, 18:15ean, UPV/EHUren Carlos Santamaría zentroko auditoriumean, Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturte berria irekitzeko ekitaldia  izango da. Antonio Beristain irakaslearen omenezko XII. Topaketa Biktimologikoaren esparruan.

Honako hauek parte hartuko dute ekitaldian:

-Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.

-Andres Zearreta, Eusko Jaurlaritzako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia

-José Luis de la Cuesta, Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria.

Ekitaldian, Kriminologiaren Euskal Institutuaren ohorezko kidearen diploma emango zaio reyes Goenaga Olaizola Bizkaiko Probintzia Auzitegiko presidente magistratuari. Honek,  ikasturte hasierako hitzaldia eskainiko du; izenburu hau duena, hain zuzen: ‘Víctimas y sistemas de justicia penal: expectativas y realidad’. Laudatioa Iñaki Subijana Euskal Herriko Justizia Nagusiko Auzitegiko presidenteak emango du.

Bestalde, ekitaldian zehar, Francisco Javier Gómez Elósegui ' Kartzela Ikerketako III. Saria emango zaio BIDESARI Elkarteari. Eta Mikele Lapeira Astorkia Euskal Herriko Unibertsitatean Kriminologian graduatuari aldiz, Jean Pinatel XVI. Saria emango zaio ex aequo ‘Biziarteko espetxe-zigor berrikusgarria: Zigorgarritasunaren gorakada azken hamarkadetan’ izeneko lanagatik. Beste sariduna Omar Abdedaim Herrera da (Lleidako Unibertsitateko Justizia Sistema Penalaren Masterra) ‘La “invisibilidad” de las mujeres gitanas víctimas de violencia de género’ izeneko lanagatik. (Honek bideo-deiaren bidez parte hartuko du).

Idoia Otaeguik UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko idazkariak ekitaldiari amaiera emango dio.