euskaraespañol

UPV/EHUko Danborradaren banderaren igotzea

Noiz eta non

2019/01/20, 18:00 - 00:00

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko Danborrada konpainiaren bandera igoko da eta Nekane Balluerka errektorea eta Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea izango dira ekitaldiburu.

Ekitaldian, Javier Echeverría Ezponda filosofoak jasoko du Unibertsitateko Danborra Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorearen eskutik, hark egindako ibilbidea aitortu nahian. Laudatioa Antonio Casado da Rocha Gizpuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntzarako zuzendariak egingo du.

Javier Echeverría Ezponda Ikerbasqueko ikertzailea da eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateari (Saila: Soziologia II) atxikita dago. Batez ere ikerketa arlo hauek izan ditu ikergai: zientziaren filosofia, teknologia eta, egun, berrikuntza. Hainbat liburu argitaratu eta zenbait sari jaso ditu, hala nola Ikerkuntzako Euskadi Saria Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean (1997), Saiakeraren Sari Nazionala (1997) eta Eusko Ikaskuntza Saria (2016). Jakiunde Akademiako kidea da, International Academy of the Philosophy of Science-koa eta Leibniz Espainiako Elkarteko lehendakariordea.

Unibertsitateko Danborra eman ondoren, Danbor Nagusiak danborrei dei egin eta bandera igoko du Javier Echeverría Unibertsitateko Danbor berriak danborrek Donostiako Martxa jo bitartean. Azkenik, Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean, Diana eta Iriyarena joko dute. 18:30ean, UPV/EHUko Danborrada Carlos Santamaria Zentrotik abiatu eta Antiguo auzoko kaleetan barrena ibiliko da Tatiago  jotzen.

UPV/EHUko Danborradak 17 urte daramatza Donostiako festa alaitzen eta unibertsitateko kideek osatuta dago konpainia.

Aurreko edizioetan Unibertsitateko Danborra jaso duten pertsonek eta erakundeek

2003 Ricardo Etxepare

2004 Pilar Elgoibar

2005 Lander Sarasola

2006 Paco Etxeberria

2007 Maite Erro

2008 Arantza Tapia

2009 José Luis de la Cuesta

2010 Luis María Bandrés (hil ondoko aitorpena)

2011 Joaquín Villa

2012 Carmen de las Cuevas

2013 Julio Grao

2014 Luismari Elizalde

2015 Bic Gipuzkoa Berrilan

2016 Sabino Ayestarán

2017 Francisco Javier Caballero Harriet

2018 Miren Azkarate