euskaraespañol

UPV/EHUko Danborradaren banderaren igotzea eta Unibertsitateko Danborra ematea

Noiz eta non

2020/01/20, 18:00 - 00:00

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

UPV/EHUko Danborrada konpainiaren bandera igoko da Donostiako egunean, urtarrilaren 20ean, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko sarreran. Ekitaldian Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio eta Zerbitzuetako langile Mari Mar Martinezek eta Terese Aizpuruak  jasoko dute Unibertsitateko Danborra Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkiziaren eskutik, haiek UPV/EHUko Danborrada konpainiarekin urte luzeetan egindako lan eskerga aitortu nahian. Laudatioa Jose Luis de la Cuesta Euskal Kriminologia Institutuko zuzendariak egingo du.

Unibertsitateko Danborra eman ondoren, Danbor Nagusiak danborrei dei egin eta bandera igoko dute omenduek danborrek Donostiako Martxa jo bitartean. Azkenik, Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean, Diana eta Iriyarena joko dute.

Jarraian, 18:30etan, UPV/EHUko Danborrada Carlos Santamaria Zentrotik abiatu eta Antiguo auzoko kaleetan barrena ibiliko da Tatiago  jotzen.

UPV/EHUko Danborradak 18 urte daramatza Donostiako festa alaitzen eta unibertsitateko kideek osatuta dago konpainia.