euskaraespañol

Jarduera fisikoko eta kiroleko ikasleen graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/05/31

Irudia
Ikasle graduatuak, zeremonian. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko VII eta VIII promozioetan graduatutako ikasleak Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Areto Nagusian graduatu ziren. Ekitaldiaren buru Manoli Igartua Olechea UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea izan zen, eta bertan izan ziren Igor Camino Ortiz de Barrón, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoa, eta Arkaitz Larrinaga Undabarrena, Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuen Elkargo Ofizialeko kidea.

2016-2020 ikasturtean, 129 ikasle graduatu ziren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan (28 neska eta 101 mutil), eta 2017-2021 ikasturtean, 117 ikasle (39 neska eta 78 mutil). Agintariek, ikasleek eta senideek amaiera musikalaz gozatu zuen, berori Inunen eskura etorri zena, Mikel Inunziagaren izen artistikoa izanik.

Graduazio Ekitaldiko argazkiak eta bideoa.