euskaraespañol

Jarduera fisikoko eta kiroleko ikasleen graduazioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/05/27, 17:30

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirola)
Portal de Lasarte 71. -01007- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiralean, maiatzaren 27an, 17:30etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Areto Nagusian (Lasarteko Atea, 71. Vitoria-Gasteiz), jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien graduko VII. eta VIII. promozioetan graduatutako ikasleen graduazio ekitaldia egingo da.

Ekitaldiaren buru Manoli Igartua Olechea UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea izango da, eta bertan izango dira Igor Camino Ortiz de Barrón, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoa, eta Arkaitz Larrinaga Undabarrena, Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuen Elkargo Ofizialeko kidea.

2016-2020 ikasturtean, 129 ikasle graduatu ziren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan (28 neska eta 101 mutil), eta 2017-2021 ikasturtean, 117 ikasle (39 neska eta 78 mutil).