euskaraespañol

Unibertsitate aurreko ikasleek jarduera praktikoak egingo dituzte UPV/EHUn

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2023/06/02

Irudia
Unibertsitate aurreko ikasleak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean jarduera praktikoa egiten | Argazkia: Ibai Biritxinaga. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitatean egingo da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta UPV/EHUren arteko lankidetza programaren edizio berri bat maiatzaren 29tik ekainaren 23ra. Programa horren bidez, aukera ematen zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko, Lanbide Heziketako Goi Mailako Heziketa Zikloetako, Arte Ikasketetako eta Kirol Ikasketetako lehen mailako ikasleei UPV/EHUko ikastegietan jarduera praktikoak egin ditzaten. Aipatutakoez gain, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleek eta orientatzaileek ere parte har dezakete.

Fernando Tapia Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak honakoa adierazi du: "Unibertsitate-ikasketak aukeratzeak, zalantzarik gabe, gure gazteen etorkizun pertsonala eta profesionala baldintzatzen duenez, UPV/EHUko ikastetxeetan bertan modu praktikoan eta ludikoan egiten diren orientazio-jarduerak ezinbestekoak dira. Jarduera praktikoak dira, hain zuzen ere, ikasketak aukeratzeko oinarri sendoak izatea ahalbidetuko duten horrelako jarduerak.”

Guztira, 61 jarduera praktiko eskaintzen dira hiru campusetan, 70 graduri lotuak, eta Bigarren Hezkuntzako 157 ikastetxetako 1.144 ikaslek parte hartzen dute jarduera horretan. Ikasturte honetarako bost jarduera praktiko berri eskainiko dira: Ezagutu motorsporteko Formula Studenten taldea barrutik, artea kontserbatzen, emakumeak eta lan harremanak, praktikak aparatu topografikoekin eta itsasoan bizirauteko teknikak.

Hona jarduera horien helburuak: alde batetik, ikasleak sartzea jarduerok egiten dituen unibertsitateko ikastegiarekin lotutako jakintza arloan; bestetik, egungo gizartean aipatzen diren ikasketek duten garrantzia azaltzea; eta, azkenik, bokazioak piztea. Hori guztia modu aktibo eta praktikoan egingo da.

Campusen araberako jardueren eskaintza: