euskaraespañol

Jardunaldia: “Crisis, Conflict and Critical Diplomacy: EU Perceptions in Ukraine and Israel/Palestine (C3EU)”

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/06/04, 16:00 - 00:00

Kokapena

Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

 “Crisis, Conflict and Critical Diplomacy: EU Perceptions in Ukraine and Israel/Palestine (C3EU)” jardunaldiak Palestinako eta Ukrainako gatazketako EBeko kanpo-politikaren hautemate sozialak aztertuko ditu. Natalia Chabanek, Zeelanda Berriko University of Canterburykoak,  Noé Cornagok, UPV/EHUko irakasleak, eta Patrick Muellerek, Ikerbasque ikertzaileak, parte hartuko dute mintzaldia.

C3EU Network teamek, UPV/EHUko Bitartez ikerketa-taldeak , eta EhuGunek antolatu dute ekitaldia. EHUgunek gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ditu, akademiaren mundua eta gizarte zibilaren mundua zein erakundeen mundua uztartu nahian. Horregatik gertutik jarraitu izan ditu hainbat gai azken hilabeteotan, hala nola, errefuxiatuen krisia, Europako etorkizuna, Eskoziako erreferenduma, Brexit, eta jakina, Kataluniako egoera.

Informazio gehigarria