euskaraespañol

Jardunaldia: ‘Desafíos en Síntesis Química’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/10/07, 09:40

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Datorren urriaren 7an, Zientzia eta Teknologiako, Kimikako eta Farmaziako fakultateetako 100 pertsona baino gehiago eta zentro teknologiko elkartuetako ikerlariak Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan bilduko dira berriro, “Desafíos en Síntesis Química – Challenges in Chemical Synthesis 2022” jardunaldian parte hartzeko.

Irakaskuntza- eta ikerketa-jardunaldi honek 5 urte baino gehiago daramatza egiten, eta maila goreneko lau ikertzaile hartzen ditu, estatuko eta Europako unibertsitateetatik datozenak. Oraingo honetan, kimikako sintesi eta katalisiari buruzko hitzaldiak emango dira, baita materialen eta biosentsoreen diseinuari buruzkoak ere. Zehazki, Rosario Fernándezek (Sevillako Unibertsitatea), Elena Pazosek (Universidade da Coruña), Juan M. Cuervak (Granadako Unibertsitatea) eta Manuel Alcarazok (Georg-August-University Göttingen, Alemania) emango dituzte hitzaldiak. Era berean, Kimika Sintetikoko eta Industrialeko Doktoretza Programako doktoregoko sei ikaslek ikerketaren emaitzen zati bat aurkezteko aukera izango dute.

Jardunaldia Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Organiko eta Inorganiko Sailak antolatu du eta Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak, Doktorego Eskolak eta Espainiako Kimika Elkarteak (RSEQ) finantzatu dute.