euskaraespañol

Gaurko irudia

Jardunaldia: Emakumearen nazioarteko eguna Ingeniaritzan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/06/23, 11:00

Kokapena

Bilboko Ingeniaritza Eskola I
Ingeniero Torres Quevedo plaza 1. -48013- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Emakumearen Nazioarteko Eguna Ingeniaritzan dela eta, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Berdintasun Batzordeak “Emakumezko ingeniarien arteko elkarrizketak” antolatu ditu.

Solasaldian izango dira:

- Velia Rodríguez

- Natalia Alegría

- Laura Barrio

- Bilboko Ingeniaritza Eskolako Emakumezko Ingeniariak

Moderatzailak:

- Leire Santamaría

- Ainhoa Lorza (Ikasle Kontseilua)

- Emakumeen Ingeniaritza Elkartea

2014an, Women’s Engineering Society (WES) erakundeak ekainaren 23a izendatu zuen Ingeniaritzan Emakumearen Nazioarteko Eguna. Izendapen horren helburua izan zen emakumezkoen lana aitortzea ingeniaritzaren alorrean, beste hainbat STEM alorretan legez, tradizionalki gizonak gailendu diren alorra izanik.

WES erakunde akademiko profesional bat da, 1919an sortua Erresuma Batuan, lehen Mundu Gerraren ostean. Emakume ingeniariak batu zituen lehen erakundea izan zen, frontera joandako gizonezkoak ordezkatuz ingeniaritzaren alorrean aritutako emakumez osatua.

Gerra-gatazka amaituta, emakume askok lan-merkatuan jarraitu nahi izan zuten eta orduan sortu zuten WES, emakumeak ingeniaritzaren arloan lan egin zezaten haien trebakuntza hobetzeko helburuarekin.

Bilboko Ingeniaritza Eskolan ere badira garai ezberdinak bizi izan dituzten emakumezko ingeniariak, ingeniaritza euren bizimoduaren ezinbesteko parte bihurtu dutenak.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Emakumezko Ingeniariaren hitzez “uste dugu emakume horien bizitzako pasarteak ezagutzea, hala nola euren ibilbide eta bizipenak, eta emakume ingeniari helduak gaur egun ingeniaritza ikasten ari diren emakumezko ikasle gazteekin elkarrizketan entzutea aberasgarria izan daitekeela, etorkizunean ingeniaritza parekidea lortzeko bidean beste pauso bat emateko akuilu”.