| English
-
Edateko ura tratatzeko instalazio eramangarrien fabrikazioa, Think Big 2022 enpresa-ideiarik onena
-
Etxetresna elektrikoen balio-bizitza optimoa aztertu dute, ingurumen-inpaktuak murrizteko
-
Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak buia ozeano-meteorologiko berria instalatu dute Bizkaiko uretan pertsonen segurtasunerako erabiltzeko
-
TECNALIAk eta UPV/EHUk areagotu egin dute beren lankidetza indar handiagoz aritzeko ikerketan eta enpresetarako ezagutza transferentzian
-
Pornoaren gehiegizko kontsumoak eragin kaltegarria dauka gazteen osasunean eta afekziozko ikaskuntzan
Jardunaldia: Glaukomatik nerbio optikoaren birsorkuntzarantz
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/02/21
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
UPV/EHUko GOBE Oftalmo-Biologia Esperimental taldeak antolatuko du ‘Glaukomatik nerbio optikoaren birsorkuntzarantz’ nazioarteko jardunaldia. Topaketan munduko adituek ikertuko dituzte glaukoma gaixotasunari dagozkion zientzia-aurrerapenak. Jardunaldian Sansar C. Sharmar doktoreak ere hartuko du parte. Bera munduko aditu handienetariko bat da. Hain zuen ere, UPV/EHUk Honoris Causa doktorea izendatuko du Sharmar, ostiralean, hilak 22.
Topaketan, Sopelako hondartzan (Bizkaia) hil den balearen begiaren erretinaren zelulen kultiboen lehenengo emaitzak aurreratuko dira. GOBE taldeko ikertzaile nagusi eta katedradunak, Elena Vecinok, itsas ugaztunaren begia erauzi zuen hareatzan bertan, hondartzatik atera baino lehen. Erretinan neurona biziak aurkitu zituen eta UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko laborategietan kultibatu dira. Eta kultiboaren emaitzek glaukomari buruzko ezagutzak gehitu ahal dituzte.
Itsumen atzeraezinaren lehenengo kausa da glaukoma eta munduko biztanleriaren % 2 baino gehiagori erasaten dio. Munduko 67 milioi lagunek pairatzen dute glaukoma, eta 4,5 milioik, itsumen osoa. Gainera, 2020. urtean, biztanleriaren zahartze progresiboaren ondorioz 80 milioi lagunek nozituko omen dute.