Jardunaldia: 'Ireki begiak eta begiratu zer zapaltzen duzun: Geologia Olerkari, Miope eta Despistatuentzat'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

  • Noiztik: 2018/11/22, 10:00
  • Noiz arte: 2018/11/23, 18:00

Kokapena

Oteiza entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009 Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

"Ireki begiak eta begiratu zer zapaltzen duzun: geologia olerkari, miope eta despistatuentzat" datozen azaroaren 22 eta 23an Bilbon, UPV/EHUko Paraninfoan, Bizkaia Aretoan, ospatuko den jardunaldi bat da.

Geologiaren alderdi erromantikoena, alde batera utzita (fosilen eta mineralen bildumazaletasuna, besteak beste) jardunaldi hauen xedea geologiaren alderdirik praktiko eta aplikatuena agerian uztea da. Zientzia honek lehen begirada batean urrun geratzen zaizkion beste disziplina batzuetan duen garrantzia bistaratu nahi da, arkitekturan, turismoan edota klima aldaketan, esaterako. Hori izango da gonbidatutako adituek, geologo eta ez-geologo, euren hitzaldietan agerian utziko dutena, geologiak euren disziplinetan duen papera eta honen eragin ekonomiko, sozial edota kulturala azalduz.

Horretaz gain, jardunaldietan zehar geologoek gidatutako bi irteera egingo dira, artearen eta Bilboko itsasadarreko ingurumenaren alderdi geologikoen inguruan aritzeko.

Jardunaldia Hidro-Ingurumeneko Prozesuak ikertalde kontsolidatuaren (IT1029-16) ekintzen barruan txertatzen da eta talde horretako UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia ataleko kideek antolatzen dute ondorengo erakundeen laguntzarekin: Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza, Energiaren Euskal Erakundea (EVE-EEE), Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra.

Informazio gehiagorako: www.geologia.eus